Kokoa. Hala deitzen zaio besteari, urrutikoari, ezberdinari, kanpokoari... erdaldunari ere, batzuetan. Ipar Euskal Herrikoek espainiarrei koko. Baztandarrek erdalduntzen hasiak ziren lanztarrei koko. Lantzekoek Anuekoei. Anuekoek Odietakoei. Baita sakandarrek Estellerrikoei eta leitzarrek Tafalla aldekoei. Guzi horien erdian, Iruñea. Kokoherria.
Patxi Zabaletaren arabera, kokoherria besteen herria da, baina, azpi-azpian, beste horiek gu gara. Arrotz bezala duguna da kokoa, baina, gure baitako arroztasuna ageri diguna.
Igandean, koko izurriteak hartuko ditu Iruñeko kaleak: Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna aurkeztuko da. Dantzari zuriak, bertsolari orojakileak, kokofauna saldoa eta mingain zorrozdun kokobeltzak. Kasu, libertimenduan Iruñeaz ariko dira. Zutaz eta nitaz. Beraz, ez zaitez lokartu, kokoa dator eta!