Aulki-jokoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2019ko ots. 15a, 12:13

Mila aulki huts kalean, Gazteluko plazan, Nafarroan torturatu dituzten mila lagunen ordezkari. Mila aulki huts, torturatzaileen akusatuen aulkiak bezain hutsak. Mila aulki huts, hemen torturatu dela gogorarazteko. Justiziarik egin ez dela nabarmentzeko.

Bien bitartean, 12 aulki bete Madrilen, Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor arloko aretoan. 12 aulki bete, Kataluniako erreferendumeko hautetsontziak bezain beteak. 12 aulki bete, herriek erabakitzerik ez dutela gogorarazteko.

Zirko ederra: justizia, soka fin baten gainean dantzan, kokotxetik gora aulki dorrea duela. Oreka galdu eta eroriko dela dirudien arren, inoiz ez da erortzen. Azpian politikariak, hauteskundeen zain: aulki-jokoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!