Beti izan dira nire bizitzan. Ama Lekunberriko irakaslea zen, eta maketa erosi zien. Zinta bat. Ez zuen inondik inora imajinatuko gaztetxo horiek ia 25 urte beranduago oraindik sortu gabeko BEC betetzeko gai izanen zirenik. Baina bai, egin zuten. Hazi eta hazi ibili da Berri Txarrak sortu zenez geroztik, beti gora, beti aurrera. Lortu dute milaka begi malkotan urtzea, ehunka areto borborka paratzea, hamaika bihotz taupaka bizkortzea. Eta Gorka Urbizuren aho biziak sortu ditu milaka belarriprest, EHtik kanpo ere. Piztu dute ere eztabaidarik, MTV hor da.
Baina agur esateko unea iritsi da. Inoiz ez da erraza agur esatea. "Horren konplikatu eta sinplea da".
Euskal gazte askoren bizitzaren soinu bandan bada haien doinurik. Are, askoren bizitza kontatu genezake haien kantekin.
Oihu eta garraxi egin zioten Nafarroa garaiko presidente jaunari, beste garai batzuk bizi ditugu orain.
Jaio. Musika. Hil.
Taldeak 2019an eskegiko ditu tresnak, baina beren musika geratuko zaigu, ondare izugarria.
Zaila izanen da beste bat bilatzea. Mila esker eta ikusi arte!