Gaur ostirala da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2018ko aza. 23a, 13:16

Telebista piztu, eta ostiral beltzaz hitz eginen digute gaur. Dirua xahutzeko eguna baita. Zergatik? Ba, ostiral beltza delakoz. Merkatuak agintzen du, adiskideok, eremu guzi-guzietan. Adibidez, Jarautako Garagardo Bestan, denbora tarte txikian, eta peña ezberdinetan, Queen taldearen hiru kanta aditu nituen. Ez da ohikoa toki horietan, baina, Bohemian Rhapsody filma boladan dago.

Angel Errok dio berak ez duela filma ikusiko, ez baitio behar bezala heltzen homosexualitatearen gaiari. HIESaren kontua ere, zeharka igarotzen da pantaila handitik. Onartu behar dut atsegina dela, eta hori da arazoa. Gordina izan beharko luke, baina horrek ez lituzke aretoak beteko, eta nago, film horren helburua ostiral beltzaren bera dela. Onartzen baita homosexulaitatea, baina pasatu gabe. Euskararekin bezala. Amets Arzallusek bota berri du: "Euskara onartzen dute bazterrean. Erdiguneratzen denean, gatazkak sortzen dira".

Gaur, ostirala da. Baztertu dezakegu zentrokoa eta bazterrekoa erdiratu? Utikan ostiral beltza! Izan Euskaraldi on!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!