Laster eroriko (al) da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2018ko ira. 28a, 11:39

Handik eta hemendik bultza eginez, laster eroriko da. Horretan aritu dira Katalunian azken 40 urtetan; batzuetan gogorrago, beste batzuetan ahulago. Azken boladan gogor egin dute bultza, iazko urriaren 1ean erreferenduma egiteraino, 78ko erregimena kolokan jarriz. Baina errepublika luzatzen ari zaie. Gainerakoak ere horrela ibili gara, handik eta hemendik bultzaka, baina fruiturik goxoenak oraindik jasotzeke ditugu. Agian, egun batez...

Iruñean eta Nafarroan bultzaka aritu diren horietako batzuk Udaletxe plazan izan dira asteon. Haiei ere bada luze egiten ari zaien zerbait: frankismoa. Iruñeko Carlos III. etorbide luzearen bukaeran, egunero-egunero, 36an nork irabazi zuen gogoratzen digu, harrokeriaz gainera, Erorien Monumentuak. Zutik diraueino, galtzaileei oihu eginen die belarrira goizero. Bada, hor ere, handik eta hemendik bultzatzea baizik ez dugu. Ea laster erortzen den

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!