Udaberria

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2018ko mar. 23a, 14:32

Berriki sartu gara udaberrian. Elurra, euria, hotza... horrela hasi dugu aurten, beste askotan bezala, eta, beti bezala, hamaika txiste, meme eta txio irakurri ditut Iruñeko udaberriaren udaberritasun eskasa salatuz. Tira, izanen dugu eguzkiaz gozatzeko aukerarik aurrerago, ez egin dudarik.

Eguraldiarekin jarraituta, astebururako prebisioa antzekoa dugu: hotza, haizea eta euria. Beraz, Euskal Herrian Euskarazek biharko deitu duen manifa horrela iraganen da. Alde onari erreparatzen ahal diogu: metafora bikain geratuko zaigu. Izan ere, horrela gaude euskaldunok Euskal Herrian: aterperik gabe, eguraldi kaskarra jasaten, kale gorrian. Negu gorrian bizi gara. Pentsa, garaipentxo guziak –berokiak, aterkiak...– euskaldunok lortu ditugu, gure ekimenez.

Bihar, bi aukera ditugu: erdararen beroan gelditu, eroso, edo berokia, txanoa, eskularruak eta aterkia hartu, eta eguraldi makurrari aurre egin. Izanen dugu udaberriaz gozatzeko aukerarik, ez egin dudarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!