Erantzunik sendoena

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2018ko mar. 16a, 14:29

Beste behin ere Ana Beltranek eman du zer esanik. Beste behin ere, Nafarroako euskaldun guziok iraindu gaitu. Soziolinguistika Klusterreko kideei oldartu zaie, mespretxuz hitz egin die, eta Iruñean euskara ofiziala ez denez gero, ez erabiltzeko exijitu die. Gaztelera inposatu nahi izan du, alegia. Gero, gu guzion aurka egin du, esanez euskara ez dela erabiltzen ez eremu mistoan ezta hegoaldean ere, milaka nafarren existentzia ukatuz. Larria da, oso.

Hala ere, eman dit zer pentsa. Parlamentuan nekez aditu genezake hitzartzerik euskara hutsez. Berehalaxe gogoratu naiz Aitziber Sarasolarekin. Hark ez zuen hitzik egin gazteleraz, behin ere ez parlamentuko mikrofonoen aurrean. Euskara ez da ofiziala, baina bere erabilera normalizatzeko erabaki koherente eta garrantzitsua da hori. Eta parlamentari euskaldunek euskaraz baizik ez balute eginen? Hori da Beltranen gisakoei eman diezaiekegun erantzunik sendoena: euskaraz mintzatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!