Gaur deus gutxi esan nezake minutu bateko manifestu honetan. Bi gauza bururatzen zaizkit: zorionak eta esker mila.
Zorionak mugimendu feministari, urte osoko lanak uzta ederra ekarri baitu. Kaleak milaka eta milaka emakumek hartu dituzuela ikustea hunkigarria da, zinez. Adin, jatorri eta ideologia guzietako emakumeak bildu dituzue borrokara. Zorionak.
Esker mila aurrean paratu diguzuen ispiluarengatik. Gizonoi irakasgai ederra eman diguzue, eta, batik bat, hainbeste gizon ustez feminista agerian utzi dituzue.
Beraz, horixe. Zorionak eta esker mila. Biba zuek eta aurrera!
Gora borroka feminista!