Pixelak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2018ko ots. 23a, 12:38

Pixelaturik. Espainiako kartzeletan dauden preso politikoak horrela agertu ditu Santiago Sierrak bere artelanean. Madrilgo Arco arte azokako horma luze batean paratu zuen, eta han egon zen azoka ireki baino pixka bat lehenago arte. Ifema erakundeak pareta hori husteko agindu du, polemikarik piztu ez dadin. Espainiako alderdi dinastikoek txalotu dute erabakia, Espainian ez baita preso politikorik.

Azkenerako, zentsura egin duenak barkamena eskatu du. Polemika piztu du, eta atzera egin behar izan du. Baina kaltea egina dago. Eta batik bat, ongi erakutsi du, Espainiak rap kantariak eta liburuak bahitzen dituen honetan, gainditurik uste genuen garaietara bueltan ari garela. Zentsura kasu argia dirudi, baina autozentsura izan balitz, are makurrago oraindik. Mozalaren aldekoak gerra irabazten ari dira, eta adierazteko beldurra zabaltzen. Erantzunik eman ezean, ahoa pixelatuko digute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!