Nazkatuta

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2018ko ots. 16a, 13:03

Nazkaturik Gaude izenarekin, Opuseko unibertsitateko ikasle talde batek mezu bat bidali du prentsara asteon. Azterketa baten argazkia dakar. Bertan, homosexualitatea gaixotasun edota naturaren kontrako gisa ageri da. Feminismoari buruz ere galdetzen du. Egia esan, gehienak galderak baizik ez dira, bai. Arazoa da, eta unibertsitate batean gertatu beharko lukeenaren kontrara, ikasleek ezin dutela askatasunez erantzun. Opusek nahi duena idatzi behar dute. Alegia, homosexualitatea gaixotasuna dela, feminismoa gaiztoa eta bisexualitatea perbertsioa.

Mezuan etsipena antzeman liteke ikasleen esaldietan: "Nazkaturik gaude", "ikaragarria da", "askatasunez erantzuteak ekar ditzakeen ondorioen beldur gara".

Kosmetikaren eta, noski, diruaren kontura ederki eman diote balioa beren unibertsitateari. Baina, zer prestigio izan dezake fobiak bultzatzen dituen unibertsitate batek? Eztabaida askatasunez egin ezin litekeen unibertsitateak? Hori da hori Opusen prestigioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!