Super Boomer

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2018ko ots. 9a, 12:56

Aspaldi sortu zuen Garzonek dena ETA da premisa famatua, alderdiak eta elkarteak legez kanpo utzi eta hainbat euskal herritar kartzelara sartzeko erabili zutena. Ezker abertzalearen bueltan, dena zen ETA.

Super Boomer txikle luzeak bezala hasi ziren premisa hori zabaltzen, ukitzen zuen guzia ustelduz. Baina, ezker abertzalearekin aski ez, eta zalantzan jarri zuten beste batzuk ere ez ote ziren ETA. Azken finean, ETA besteak ziren. Eskuin espainiarra ez zirenak. Abeslariak, txiolariak, katalanak, komunistak, anarkistak, gazteak... Ez horiek bakarrik. Geroa Bai, Ahal Dugu, Nafarroako Gobernua... eta, Esparzak aurrekoan iradoki zuenez, baita PSN bera ere.

Orain, AVTko lehendakaria ETA da. Nafarroan AVTk lehenbizikoz egin dituen jardunaldietara ez dira agertu ez UPN ez PP, biktimekin baitaude. Baina AVTren kontra, dirudienez. Txiklearekin egindako punpa puztu eta puztu ari dira. Baina, ez al zuten txikitan ikasi, sobera putz eginez gero, punpa hautsi eta aurpegia kaka eginda uzten duela?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!