Txio bakar batengatik

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2017ko abe. 1a, 11:32

Fabore bat eskatuko dizuet. Etorkizun imajinario batera eginen dugu bidaia. 2097ko abenduaren 1a da. Kapitalismoarenak egin du, eta herrien Europa komunean bizi gara. Hala ere, Nafarroako Gobernuak urrezko domina ematen jarraitzen du. Ezker Batua proposatu dute, kapitalismoaren garai latzetan egindako lanarengatik.

Halako batean, alderdi txiki bat erabakiaren aurka agertu da. "Hara, zer dute orain trotskistek?" pentsatu du baten batek. Gaspar Llamazaresen txio bat atera dute Ezker Batua neoliberala zela frogatzeko. Horrela dio (eta hau ez da fikziozkoa): "Nahiago dut demokrazia, inperfektua bada ere, diktadura baino, proletarioarena bada ere". Azaldu diote zein den Ezker Batuaren ibilbidea, baina ezetz, txioa aipatzen du behin eta berriro. Txioa ez besterik.

Errealitatera itzulita, Ezkerrak Campionekin egin duena ezin ulertu nabil. Kotoiaren froga ere ez dute egin: Frankista xenofoboa izanda, ez du etorbide, kale nagusi edo plazarik Iruñean?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!