Demokrazian bizi gara

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2017ko aza. 24a, 12:33

Marta Roviraren hitzek hotz utzi naute. ERCko idazkari nagusiaren arabera, Espainiako Gobernuak mehatxua bota zien: independentziaren bidea hartzekotan, urriaren 1ean baino gogorrago erantzunen luke Espainiak, eta kalean hildakoak izanen zirela jakinarazi zieten. CUP alderdiko Mireia Boyak Roviraren hitzak berretsi, eta zerbait gaineratu zuen: haiei atentatu bat egozten ahal zietela. Berehala atera dira Espainiaren batasunaren defendatzaile guziak, guziak, hitzok gezurtatzera.

Dar la vuelta a la plaza, preparar todas las bocachas y tirad con todas las energías y lo más fuerte que podáis. No os importe matar. Cambio.

Barkatu, uhinen bat gurutzatu da. Ez dakit zer pasatu den... Tira, hori ba. Nork sinistuko luke Espainia mehatxuka ibili daitekeenik? Nork sinistuko luke Espainiak kaleetan odola isuriko zuenik? Aizue, izan gaitezen serioak, 1978az geroztik demokrazia batean bizi gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!