Kamiseta arrosa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2017ko aza. 3a, 12:51

Bertso Txapelketa Nagusiko saio batek piztu du polemika: Agin Laburuk, ofizioka, txantxa egin nahi izan zuen, eta kolpean Jon Martini gaya zela antzeman ziola bota zuen, kamiseta arrosa zuelako. Irriak eta txaloak jaso zituen trukean. Bertsozaleak tradizionalak ote diren bota zuten Interneten.

Asteazkeneko saioan, kontrako irudia. Maialen Lujanbiok bertso ederrak egin zituen transexualaren larrutik kantatuta. Txalo zaparrada jaso zuen bueltan. "Ikusten? Bertsozalea ez da tradizionala". Berehala irakurri genuen Twitterren.

Ez dut uste bertso zaleak aparteko giza talde direnik. Are, bi egoerek, gure gizartea ederki islatzen dutelakoan nago: alde batetik subkontzientea, bestetik, onartuak ditugun mezu politikoki zuzenak.

Jarri gaitezen Lujanbiori egokitutako egoeran: "Dena ondo zihoan, argia piztu den arte". Piztu da argia, eta ohatzean parez pare duzun gorputza ez da uste zenuena, ez du norma betetzen. Zer pentsatu/sentitu/eginen zenuke? Ba hori, sexu askapenaren alde gaudela denok, bai, baina kamiseta arrosak irrigarriak zaizkigula.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!