Ana Belen

Erabiltzailearen aurpegia Iker Tubia 2017ko urr. 6a, 11:37

Edozein albistegi jarri, eta minutu anitz beraiendako dira. Gero hasiko dira bestelako berriak. Egunkariak hartu, eta hor daude, azal guzietako argazki nagusietan agertzen dira. Txikiagoan gainerako albisteak. Dudarik ez dut Kataluniakoa afera garrantzitsua dela, eta nik neuk ere gertutik jarraitzen dudala.

Baina estelada zurrunbilo honetan bada toki askotan oharkabean pasatu den izen bat: Ana Belen Jimenez. Hori da Euskal Herrian gizon batek hil duen azken emakumearen izena. Bikotekide ohiak aitortu du hark hil zuela. 44 urte zituen Jiemenezek eta bi seme-alaba. Azken astean hiru emakume hil dituzte gure herrian. Aurten, dagoeneko zortzi hildako ditugu indarkeria matxistaren zerrendan: zazpi emakume eta haur bat.

Ana Belen Jimenez. Ez dadila oharkabean pasatu. Minutu hau haren omenez.

Aski da. Aski dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!