Igandea erretegiak dituen pinudi batean eman dugu. Parkea itsasoaren ondoan dago, zabala da eta zurezko pilo bat mahai ditu. Gu, txintxo txintxo, goizeko 10ak aldera iritsi gara. Ordurako, gure, komatxoen artean, kanpamenduaren inguruan zeuden gehienak hemezortzi eta hogeita gutxi urte arteko gazteak ziren. Goizean goiz iritsi dira haien nebera urdin, plastikozko poltsa eta bluetooth bidez konektatzeko bozgorailuekin (Covid19 garai honek honelako argazki bitxiak ekartzen digu). Hasiera batean, erregetoiak akabatuko gintuela pentsatu dugu baina musika pixka bat jarri duten arren, oso jende atsegina, ongi hezia eta laguntzeko prest agertu zaizkigu.
Gazte guztiek etxe ondoan beharko lukete izan horrelako espazio zabal eta egokia oxigenatu, ongi bazkaldu eta haien adineko jendearekin tabernetatik kanpo elkartu ahal izateko. Ez dakit, ongi azaldu dudan, dantzalekuak eta hiri zein herrietako bestak egiten ez diren bitartean udaletxek merendero erraldoiak prestatu beharko lituzkete gazteak hara joan ahal izateko. Ideia ona da, ezta?