Bidegorriei buruz arituko natzaizue gaurkoan. Atzo goizean, hemen Bilbon, nire bizikleta zaratatsuarekin noraezean nindoala, 65 urte inguruko bi emakume txirrindularien atzetik joatea erabaki nuen. Txaleko islatzaile eta guzti, zikloturista profesionalak ematen zuten eta oso goiz majoa pasatu nuen haiekin. Esan zidatenaren arabera, haiek egunero Bilbotik Getxora joaten dira, gorputza mugitu eta itsasoa eta portua ikusteko. Bidean ere aipatu zuten Frantziako bidegorriak oso ongi daudela eta Parisen Covid19a dela eta zabaldu dituzten bidegorri berriak betirako utziko dituztela. Iruñeak bizikletendako Bilbok baino askoz ibilbide seguru gehiago ditu baina Nafarroako herriek badituzte? Eta Herri batetik bestera joateko bide segururik badago? Eta diot nik, Covid19a ekiditeko bizikleta hoberena bada, has daitezela ba bidegorriak zabaltzen lehenbailehen.