Momentikoa eta Titanic

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2019ko eka. 18a, 12:21

Nafarroako kuatripartitoari gertatutakoak Titanic gogora ekarri dit. Hollywoodeko bertsioan, Leonardo DiCaprio eta Kate Winslet aktore famatuek ederki kontatu ziguten 1912 urtean Ternuako hegoaldean izozmendi baten kontra jo eta urperatu zen transatlantikoaren inguruko maitasun eta deskalabruaren istorioa. DiCapriok eta Winsletek garaiko agindu sozialak hautsi eta haien arteko maitasuna onartu, aldarrikatu eta muturreraino bizi izan zuten, izoztuak eta itota hil ziren arte. Inork sinopsi labur honi Nafarroako gaurkotasunarekin antzik hartzen badio ez diot nik meriturik kenduko eta gainera Celine Dionen kantaren hitzak gogora ekarriko dizkiot. Une batean esaten zuen…Love can touch us one time, and last for a lifetime…hots, maitasunak behin gerta daiteke eta betiko iraun… Love was when I loved you, one true time I hold to, In my life we'll always go on. Maitasuna zu maitatzea izan zen, behin soilik baina hura bai ona eta bizi naizen artean iraunen du, glu, glu, glu, glu. Hortaz, lagunak, “dagoenean bon-bon eta ez dagoenean hor konpon” edo beste era batera esanda “egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau”... Laster arte eta gora san fermin!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!