Hauteskundeak 2019

Plaza militarretako botoak

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2019ko mai. 28a, 12:38

Atzo goizean beste irrati bateko tertulia batean, Chivitek hartuko edo hartuko ez dituen erabakiei buruz, ondoko esaldia esaten entzun nion Gaizka Aranguren kazetariari: “Estatu arrazoiak baditu arrazoiak ezagutzen ez dituen arrazoiak”. Esaldi korapilotsu baina argigarri hori hauteskundeen emaitza orokorrak ere ulertzeko erabil daitekela deritzot. Nafarroa, Estatu arrazoia denez gero, Estatu horren plaza militarra izan da, da eta izanen da. Hortaz, mundu osoko plaza militarretan bezala Pirinioetako mendebaldeko honetan segidan zerrendatuko dudan jendilajea aurki daiteke: militarrak, poliziak, erregimenaren irakasleak, irakasle hauen postaleko biloba ezkertiarrak, oinordetzako funtzionario satorrak, hauen postaleko biloba ezkertiarrak, politikari paratxutistak, politikari gosetuak, kuneteroen mamuak, apez pistoleroei beldurra, urdail-eskerdun-betigoseak…eta hori da panorama, Panoramix! Erromatar soldadu eroak baita lapiko magikoaren barnean ere izan baditugula eta horiek boto emozional asko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!