Datorren asteartean hauteskundeen emaitzak mahai gainean izanen ditugu. Bitartean, etxekolanak egitea besterik ez zaigu gelditzen. Hau da, lagun, auzokide eta senitartekoei gogora ekarri bozka ezkertiar bakoitza behar beharrezkoa dela. Izan ere, eraso ultrakatoliko, ultrakontserbadore eta ultraeskuindarrak egunero ematen ari dira. Esate baterako, gurean, Iruñeko Beritxitos inguruko gay-en kontrako oldarraldiak sarri salatu dituzte; aurreko astean, Baionako Les Bascos elkarteak jakitera eman zuen azken lau urtetan 99 eraso homofoboren berri izan duela, horietako 12 eraso fisiko direlarik; eta duela hiru egun Estatu frantsesaren mendebaldeko La Roche-Sur-Yon hirian, hogei urte inguruko gizon talde ultra batek LGTB stand bat bortizki erasotu du. Egoera hauek ekiditeko modu bat bozka ezkertiarrak boto-ontzian sartzea da. Zaindu maite duzun hori, ezker bozkatu!