Plastikoaren neurrigabeko erabilera debekatu

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2019ko mai. 14a, 14:22

Egunero, tartetxo txiki batez bada ere, plastikoaren aferari bueltak ematen dizkiot, martxa honetan, polimeroek janen gaituztelako. Plastikoaren ekoizpena konpultsiboa da, esate baterako, munduan minutuero milioi bat plastiko botila erosten dira, hau da, 20.000 segunduero. Horietako asko eta asko itsasora doaz. Martxa honetan, 2050 urtean, itsasoan plastiko botila gehiago egonen dira arrainak baino. Egoera oso larria da. Hala ere, ematen du eromen honen konponketa merkatuaren esku beltzari eta kontsumitzaileen esku kaskarin, arinari, uzten zaiola. Aldiz, politikariek neurri zorrotzak eta azkarrak hartu beharko lituzkete, lehenbailehen, plastikoaren neurrigabeko erabilera debekatzeko. Datorren legegintzaldian ikusiko dugu? Ez dakit zeren zain gauden.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!