Ez dakit zuek baina ni ikasturte bukaerako zuzenketekin bueltaka nabil. Ongi ala gaizki, azken hiru urte hauetan idazkuntza irakasten ari naiz eta meningeak konbustio puntuan ditudala lau haizetara esateko beharra sentitzen dut. Zer demontre egin dut nik zigor anker eta krudel hau jasateko? Hau kondena!
Gainera, esanen nuke, akats eta mikroakats eta kakots eta kirrinkots guztiak behin eta berriro zuzendu arren hemen ez duela inork ezer ikasten. Mesedez, esan iezadazue ez naizela muxarra edo marmotaren egunean bizi. Felipe Mafalda jakintsuaren lagunaren hitzetan: Ni zer naiz emakumea ala xagua?
Inork ni animatzeko adore edo gogorik balu txio xume bat bidali edo zerbait…