Korrikak, euskararen aldeko ekitaldiak, osasunarentzat oso eragin ona du. Hori erakusten dute parte hartzaileen aurpegiek argazki eta bideoetan. Ikusi, hartu telefonoa eta Googleatu edo aldamenean duzun egunkaria ireki eta argazkiak begiratu. Sorginkeriaz, parte hartzailek masail gorriak, begi distiratsuak eta zaharrenek laupabost urte gainetik kendu dituzte. Furgoneta ailegatu aurretik, urduritasuna da auzi baina korrikan hastean, bilirrubina nagusi. Gero datoz bultzadak, txaloak, barre-algarak: ama atzean gelditzen dela, aita galduta, iloba lurretik barrez lehertuta, balkoian dagoena ere izerdituta, gaztea zangotrabatuta, gure osabaren izena zen Tuta, guztiok katarsian murgilduta eta Iruñean…Euskara va que txuta!
Errima txar hauen ondoren ez naiz teoria antropologikoa egiten hasiko baina esanen dizuet, nire ustetan, txupinazoaren lehengusina propioa Korrika dela, benetan.