M8-an, zapata eroso

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2019ko mar. 5a, 14:33

Hiru egun besterik ez dira falta ostiralerako. Egun handia behar du izan, autobus, alderdi eta ehiztari faxistak geldituko dituen erakustaldi alai eta indartsua. Ni, gaur bertan, dena prestatzen hasiko naiz. Zakote-ontzia, tuper edo fianbrera izenekin etxe askotan ezagutua, kajoitik aterako dut. Zahatoa topatu eta ufada bihurri batekin puztu eta berpiztuko dut. Zapata eroso, motxila arina, txubaskero tolesgarri minimoa, irrifar zabala, kartoi puska bat eta makil luzea, hori guztia prest utziko dut martxoaren 8an lehenbailehen kalera ateratzeko. Kartoian oraindik ez dakit zer idatziko dudan baina ezertxo ere bururatzen ez bazait, kontsumo greba ere denez, ipurdiaren azpian jarriko dut lagunekin kalean bazkaltzen dudanean. Ostiralean jaia bai borroka ere bai eginen dugulako, gozamena baita gure aizkorarik zorrotzena!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!