Entzuteko indarrik ez, lanerako gogoa bai

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2019ko ots. 26a, 12:27

Oso pozik nago, bi egunetan klaseak aski ongi atera zaizkidalako. Komunikabide Eredu Berriak ikasgaia astelehenetan, goizeko 9etan irakasten dut. Matrikulatuak 50 lagun dauden arren, gelara 25 bat etortzen dira, baina zer nolako 25! Gazteak, azkarrak, anitzak, entzun-gorrak…Gehiegi ez didate entzuten, egia da. Horregatik, eta erdi lo datozelako, 20 urtekin egiten diren parranda olinpikoak asteburuan egin ondoren, irakasgai teorikoa ahalik eta partehartzaileen egitea erabaki nuen. Hau da, arazo teoriko-praktikoak proposatzen dizkiet, eta amuarrainak euliak jatera salto egiten duten moduan, nire ikasleek lanerako amua jaten dute.
Aurrekoan, El Salto aldizkariaren artikulu korapilatsu bezain luzea irakurtzeko eman eta horren inguruko mapa bisuala egiteko eskatu nien; gero, ikastolan egiten genuen bezala, taldeka aurkeztu eta hobetzeko. Ederki egin dute, aizue, eta oso pozik nago, entzuten ez badidate ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!