Jakin eta egin beharrekoei buruz

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2019ko ots. 19a, 14:27

Jakin badakit San Balentin eguna kontsumismo zikinaren mugarria dela, maitasun erromantiko zapaltzailearen abangoardia, baina guk afaritxo goxo kandeladuna egiteko ohitura dugu; XX. mendearen star system zaharrunoaren eraginez, ziurrenik. Hala ere, aitortuko dizuet, gau ezti horretan, nire lagunak opari zoragarria egin zidala, Navarra 1936: De la esperanza al terror liburua, hain zuzen ere. Gaztetxoa nintzenean, 86an, lehendabiziko argitaraldia hunkiturik irakurri nuen. Orain, eskuin trifalico-aren garaian, liburuaren 10. edizioa opari hartu dut. Eta derrigor gure buruari galdetu diogu ea azken 33 urte hauetan ezer aldatu den. Optimista patologikoak garenok, baietz aldatu dela esaten dugu baina batzuetan sinisteak zaila zaigu. Zalantza unetan eginetara jotzea zuzenena da. Zentzu honetan, azken legegintzaldian, gure begi aurretik 300 ikur frankista kendu izana berri ezin-hobea dela esanen nuke. Franko hil zenetik, UCDk, PSNk eta UPNk egin ez dutena, oraingoan gauzatu egin bait da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!