Legez kanpoko armak eta armak

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2019ko ots. 12a, 13:01

Madrilgo igandeko manifa eta gero, akaso, gaur ez da egunik aproposena ondoren entzunen duzuena esateko, baina noiz izan naiz ni egokia?
Kezka aspalditik datorkit eta oraingoan ere beldurtxoa armairuan gordetzeko prest nengoen, titular hau irakurri dudan arte, “27 arma labur eta 9 luze zituen Lezamako polizia nazional jubilatuak etxean gordeta”, Aiaraldea.eus-ek argitaratu du. Iruditzen zait, azken aldi honetan, horrelako titularrak sarri irakur daitezkela. Bestela, kotoiaren froga egin ezazue eta Googlen idatzi, “detención posesión ilegal armas Navarra”. Nik bilaketa egin dut eta hauxe izan da nire emaitza:
1. Atxilotua Iruñean droga trafikatu eta legez kanpoko armak izateagatik.
2. Logroñon atxilotua armategia izateagatik.
3. Baztanen atxilotua armategia izan eta sare sozialetan gorroto mezuak zabaltzeagatik.
Bazenekiten Nafarroan, 56.000 arma legalizatu baino gehiago dagoela, horietatik ia 44.000 eskopetak dira, baina gainontzeko 12.000 zer ote dira? Eta legez kanpokoak zenbat? Hobe ixilik gelditu izan banintz, ezta?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!