Igandean gertatu zena ez da egunero ematen. Herenegun, Donostiako Antzoki Zaharrean hamaika gizarte eragilek bat egin zuten, Naizen, Adingabe Transexualen Familien Elkarteari ongi etorria emateko. Herri mugimendu, politikari, kirolari, artista, eta enpresek babesa eta elkartasuna eman zieten gaztetxo trans eta haien senitartekoei; hori igandeean.
Larunbatean, Paul Preciadok, filosofo eta gizon trans-ak, “Txaleko biluziak” (Chalecos desnudos) izeneko iritzi artikulua argitaratu zuen El País egunkarian. Idazkian, Frantziako Txaleko horien mugimenduaren inguruko hausnarketa egiten zuen. Hor, besteak beste, filosofoak esan zuen klase borroka eta borroka transfeminista eta antikoloniala ez daudela kontrajarriak; izan ere, mugimendu ekotransfeminista soilik iraultzailea izan baitaiteke. Gainera, adi, trans-borroka ultraeskuindarren kontrairaultzaren aurkako oso bakuna eraginkorra da.
Horregatik eta beste hamaika arrazoiarengatik, Naizen, Adingabe Transexualen Familien Elkarteak, hain ongi etorri ederra, abegikorra, anitza eta handia izateak bizipoza eman dit.