Goiz honetako albistegietan pisu handiko gertaerei buruz arituko zaizkigu baina gaur etxe barneko berriak publikoak bezain garrantzitsuak dira. Asteartea izanda ere, gutako askorentzat astelehena da, 2019 urteko lehendabiziko eskola eguna. Horregatik somatuko dugu ohea magnetiko eta izanen ditugu begiak lodi negargale heldu zaiela. “Ez dut eskolara joan nahi”, esanen du makako txikiak, “ale maitia, ez duzu aski izan, ala?” etsita erantzunen diote gurasoek, begizuloak lurreraino ailegatzen zaizkiela.
Beste kontu bat da, laboral interino eternalak goizean amari esaten dionean “ez dut eskolara, ikastolara, institutura, unibertsitatera joan nahi” eta amak ihardetsi: “Zu ezin zara ohean gelditu, xamalko, irakaslea baitzara”. “Ale maitia”, eransten du ama jubilatuak “zorte pixkatto batekin, 2019ak alokairu bat ordaintzeko kontratu duina ekarriko dizu, aupa eta hartu zamarra”.