Motoreak eta monokultiboak

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko azaroaren 20a

Motore faltarengatik Landabengo Volkswagen lantegia itxita egonen dela kazetari batek idazten duen bakoitzean…katutxo batek zaunka egiten du.
Komunikabideetan ohituta gaude, politika, makro-ekonomia, kultura, gizartea, nazioarteko aferei buruz berriak irakurtzen, baina lantegi baten hornidurari buruzkoak ez ditut nik sarri topatu. Nire eskema mentalentzat, kontzeptu berria da. Orain arte ez dugu irakurri Ayestaran zapata-dendara Camperrak iritsi ez direla edo auzoko okindegian txokolatezko garroteak ez zaizkiela ailegatuko. Hala ere, egun batetik bestera, Volkswageneko motoreak egunkarietan ateratzeko moduko berria dira; zergatik? Apika Nafarroako ekonomia monokultiboa delako? E? Hortaz, ez legoke gaizki alternatibak bilatzen hastea, gehien bat, motoreak noizbait bidean geldituko balira ondorio apokaliptikoak ekiditeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!