Susana

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko aza. 13a, 11:39

Ezin dut burutik kendu atzo Lupi Lakasta lagunak Facebooken partekatu zuen hil-mezua. Susana Ortiz Urbeltzek herenegun utzi gintuen eta atzo egunkari batek berak idatzitako eskela argitaratu zuen. Susanak berak idatzitako mezu hunkigarri eta alaiaren bitartez inguruko lagun eta senitartekoei hitz garrantzitsu eta goxoak utzi dizkie, eta gutako askok 45 urteko emakume hau ezagutzen ez genuen arren, hura irakurtzerakoan, oso, oso hurbil sentitu dugu. Ortiz anderea kantari eta pianojolea zen eta musika agurrak bezain ongi egiten bazuen, zorionekoak bere arteaz gozatu duten horiek!
Ederra litzateke hortik nonbaitetik artistak hitz hauek entzunen balitu, baina hori ez dakigunez, minutu eska irauten duen zutabetxo honekin batera, 60 segunduko indar korrontea bidali nahi diet senide eta lagunei. Agur eta ohore.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!