Filofaszistek elkar maite dute

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko aza. 6a, 12:43

Ohartu zarete guardia zibilek gure bizitzetan zenbat espazio hartzen duten, zenbat berri, zenbat arazo, zenbat istilu, zenbat arreta behar duten? Zer demontre gertatzen zaie? Terapia demokratiko pixka batekin, akaso, lasaituko lirateke?

Dena dela, terapiarekin ere ez dute uste egokia denik, PSNk eta UPNk eskatzen duten moduan, Guardia Zibilak Foruzaingora, besterik gabe, pasatzea. Eta ez da behatza begian sartzeagatik baina, adibidez, Ahotsa.infokoen bideo batek ederki erakusten du nola Altsasura hurbildu ziren filofaszistek guardia zibilak adiskidetsu agurtzen zituzten eta, jakina,nola berdeek agurra goxoki bueltatu egiten zieten haien gisakoei. Eta gehienok ez ditugu filofaszistak gure bizitzetan nahi, are gutxiago, baldin eta pistolak badituzte. Hortaz, otoi, ez daitezela Foruzaingoan sartu, izan ere, progresoa, aurrerapena posiblea baita, munduko beste toki batzuetan gertatu da. Zergatik ez hemen?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!