Apokalipsia orain

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko urr. 30a, 13:08

Atzoko eguna bizi ondoren edozeinek izan dezake errealitatearen analisi apokaliptikoa egiteko tentazioa.
Gogoan duzue The Day After Tomorrow? 2004ko filma da, eta etorkizun hurbil batean berotegi-efektuak ipar hemisferioan sortutako arazoak kontatzen ditu. Gidoiak New York-era eramaten gaitu, elurte erraldoi batek estalitako hirira. Tenperaturak 20 gradu zero azpikoak dira baina filmaren protagonistak liburutegi zahar batek ematen dien babesari esker salbatzen dira.
Eta The Man in the High Castle seriea ikusten ari zarete? Ukronia bat da, naziek Bigarren Mundu Gerra irabazi eta Ameriketako Estatu Batuak Hitler-en menpe daude.
Bueno ba, urria izanik elur malutek Nafarroa tapatu dute eta 2018 izanik Bolsonarok Brasil jan du, Ciudadanosek Espainia, eta nafar ausart batzuk Skolae izeneko liburutegi metaforikoan apokalipsiari aurre egiten diote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!