Mr Bacon-en umorea

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko urr. 23a, 12:39

1951tik, Espainiako Aire Armadak ia 2.300 hektareako tiro eremua du Bardetan. 67 urte eta gero, gezurra badirudi ere, nafarrok, erregularki, bonbardatuak izaten jarraitzen dugu. Horrela, ia arinkeria dirudien baieztapen xelebre hau errealitate gordina eta suntsitzailea da. Gainera, Erriberakoa Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen gune garrantzitsuenetarikoa da Europan. Urtean bataz beste 2000 ariketa militar egiten dituzte.
Su erreala erabil dezakete. Mr Bacon errubioaren erabaki lerdoen menpe bizi da Nafarroa, astelehenetik eta igandea arte.
Orain dela bi urte, Nafarroako Parlamentuak tiro eremua kentzeko eskatu zuen, eta atzo, beste behin ere, parlamentuaren gehiengoak hori bera egin zuen demokratikoki bozkatuz, baina Mr. Baconi demograzia handia egiten dio, demograzia, karkarkar…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!