Kalderete, kalde, kalderete

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko urr. 16a, 13:21

Noizean behin, egunkariek berri harrigarri bezain martetarrak, hau da, martzianoak argitaratzen dituzte. Gaurkoan, gisa horretako kontu bitxia topatuko duzue Nafarroako kazetetan. Guardia Zibilak gizon bat atxilotu berri du, Nafarroatik Asturiasera zihoanean, barraskiloz beteriko poltsa batean ia 250 gramo speed eramateagatik; bai, ongi entzun duzue, barraskiloak eta speeda, poltsa berean.
Berriak oso argazki deskriptiboa dakar: barraskiloak “navarricos” bezala ezagutzen ditugun Cepaea Nemoralis-ak dira. Poltsa, sare gorrixka tipikoa eta speeda, lau arrautza txuri, (Tourmaleta hamar minututan igotzeko moduko kerosenoa).
Baina speeda, anfetamina, norentzat zen? Asturiasen lasterka egin behar zuten barraskilo talde profesionalarentzat ala historiako kalderete, kalde, kalderete mitikoena prestatzeko? Tamalez, gaurkoan ez dugu jakinen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!