Emakumeon hitza eta odola

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko urr. 9a, 12:10

Hausnarketa gorri eta morea proposatu nahi dizuet, eta honako hau diot: Emakumeon hitza sinesgarria izan dadin ubelduraz, zauriz edota heriotzez lagundua behar du izan. Hau da, emakumeon hitza sufrimendu fisiko ikusgarririk gabe hutsaren hurrengoa da. Are gehiago esanen dut, erasotuak, mina, haserrea erakusten badu fisikoki zauritua izan aurretik, emakume honen osasun mentala zalantzan jarriko dugu. Eta ez naiz epaile, polizia edo ultraeskuinari buruz ari, ez. Gure artean diot, emakumeon hitzari ez diogula baliorik ematen, gure-gure artean, emakume ezkertiar, feministon artean ere gertatzen da. Aurreiritzi matxista horiek aldatzen ez ditugun bitartean, sinesgarritasuna odolari lotua egonen da, eta berriz ere norbaitentzat beranduegi izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!