Errespetuz

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko urriaren 2a

Komunikabideek eskaintzen diguten gaurkotasun agendaz gordinaz at, eguzkiak oraindik berotzen gaitu, Arga ibaia zoragarria ikusten da Arantzaditik pasatzen denean, lagunek bihotza epeltzen digute haien txantxa eta besarkadekin eta, gainera, zori-onez munduko alderdi honetan bizitzea egokitu zaigu. Hala ere, gaurkoan, nahi ta nahiez, zori-onak, berotasun izpiak, irriak eta dirdirak maindireen azpian utzi eta erlojuak gelditzera behartuak gaude; atzo, Antsoainen, auto batek lau urteko haurraren bizitza aurretik eraman zuen eta.
Hemendik aurrera, ezer gutxi esan dezaket; akaso, hausnarketa gisa, errespetuaren kontzeptua, hitza eta ekintza, berreskuratzea onuragarria izan daitekela proposa nezakeen. Ez dakit, izan ere, Antsoaingo haurraren gurasoen minak egunsentia ere itzaltzen duelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!