LGTB+ borroka guztiona da

Erabiltzailearen aurpegia Tania Arriaga 2018ko ira. 25a, 13:46

San Fermin Txikito Facebooketik inbidiaz bizi izan dut aurten. Elektrotxarangarekin dantzan, paellak prestatzen, kilikiengandik ihes egiten, lagunak gozatzen ikusi ditut pantailan. Etxekoentzako bestak direla esaten da, tabernetan eta kaletan egonda guztiok elkar ezagutzen dugulako. Giroa bikaina izaten da. Horregatik, ostiralean gertatutakoa are mingarriagoa egiten zait. Ostiralean, goizaldeko ordu batak eta pikotan, Merkatu kalean, ortzadarraren bandera eramateagatik, hau da, maitasuna aldarrikatzeagatik, hiru gazte erasotuak izan ziren. Japoak, ukabilkadak eta irainak jasan behar izan zituzten gay, trans, lesbianak…izateagatik.
Iruñeko LGTB taldeek salatu dute gazteak ez zirela lagunduak sentitu, ingurukoek ez zietela jaramonik egin. Faxista ugari dugu inguruan eta gure artean elkar zaintzen ez badugu, jai daukagu. LGTB borroka ere guztiona da. Adi!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!