Azken egun hauetan, zenbait komunikabidetako solaskideei entzun diet esaten masterren kontua alde batera utzi eta benetan serioak diren aferei heldu beharko geniekela. Antza tituluak faltsutzea, ikasketak asmatzea, lanak plagiatzea edo kopiatzea ez omen da aski grabea. Azken buruan diote garrantzitsuena ez da tituluak biltzea baizik eta lanean jakitea.
Eta hori bera da kontua, ikasketak LANA lortzeko egiten ditugula. Gutako askok sinistu dugu ikasiz gero lan egin ahal izanen genukeela baina gaixoak gu, beste behin ere gingondotik erori garela ematen du. Hara non, merituen araberako sistema ez omen da inoiz serioa izan. Jauntxoek jauntxokeriak egiten dituzte, langileok amu bat bestearen atzean jaten dugun bitartean.
Tituluak faltsutzea lotsagarria da baina are lotsagarriagoa harrapaketak azalarazten duen salerosketa ustela eta bada hori salatzeko garaia.