Birbiktimizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2026ko maiatzaren 21a

Ospitaleetako sukaldeko laguntzaile gisa lan egiten zuen langile bati ezintasun iraunkor absolutua onartu diote, lantokian jasandako sexu-eraso baten ondorioz. Lehenago, epaitegi honek berak Catering Arcasa enpresa eta Osasunbidea % 30eko prestazio-errekargua ordaintzera kondenatu zituen, laneko segurtasun-neurriak ez bermatzeagatik. Orain emandako epaiak, langileari lan guztietarako ezintasun iraunkor absolutua ematen dionak, frogatutzat jotzen du sexu-eraso horren biktimak patologia larriak eta muga funtzionalak dituela. Ospatzekoa da epai hau, sexu-eraso baten biktimari egiten dion errekonozimenduagatik. Era berean, Gizarte Segurantzako Ezintasunak Baloratzeko Taldearen enpatia eta genero-ikuspegi falta salatu behar dira. Izan ere, nahiz eta langilearen adierazpen kliniko guztiak ezagutu, ez zion ezintasuna administraziobidean eman, eta auzitegietara jotzera behartu zuen, horrek ekarri zion eta txosten medikoetan dokumentatuta dagoen birbiktimizazioarekin. Laneko indarkeria matxistaren adierazpenik gogorrenetako bat sexu-erasoa denez, epai hori bereziki garrantzitsua da, eta ez du soilik enpresen utzikeria salatzen, baizik eta erasoak jasan dituzten emakumeei bide bat irekitzen diela diela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!