Aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoa den bitartean, langileok gero eta pobreagoak gara. Datu batzuk emateagatik:
Nafarroan biztanleriaren %13a bazterketa sozialean dago (88000 pertsona inguru). Eta pertsona baztertuen ia erdia lanean dago.
Lan egiteak ez du pobrezia saihesten:
Kontratu ebentualei dagokienez, gizonen % 15a ebentuala den bitartean, emakumeen kasuan %21era igotzen da.
Eta partzialitateaz hitz egiten badugu, gizonen %8,2ak kontratu partziala duen bitartean, emakumeen kasuan %25ak baino gehiago.
Arrakala nabariak bizi ditugu:
Generokoari dagokionez, gizon eta emakumeen soldaten artean %20ko diferentzia dago.
Eta pertsona migratuek ia %30 gutxiago kobratzen dute, bertan jaiotakoekin konparatuz.
Bukatzeko, prestazio sozialek babes-sare garrantzitsua bermatzen badute ere, 2008ko krisialditik hona murrizketak aplikatu dizkiete.
Argi dago langile klasearen prekarizazioan beste faktore asko ere badaudela: etxebizitza, zaintza lanak, zerbitzu publikoen kalitatea, etab. Baina soldata langileon bizitzan oso faktore garrantzitsua da. Martxoaren 17an dena geldituko dugu gutxieneko soldata duina lortzeko. Pobreziatik pausu bat urruntzeko.