Nafarroako Gobernuaren menpeko 10 liburutegi publiko erabat edo
partzialki itxi dituzte. Ordezkapenik ez egoteak Castejon, Fustiñana, Melida,
Faltzes, Zarrakaztelu, Baztan eta Irurtzungo liburutegi publikoak ixtea
eragin du, baita Andosilla, Mendigorria eta Garesko liburutegietan
irekitzeko ordutegia murriztea ere.
Ordezkapenik ez izatea Administrazioaren gaitz endemikoa da, eta
liburutegiko langileak ere ez dira arazo horretatik kanpo geratzen. Aldi
berean, liburutegi horiek erabiltzen dituzten herritarrei zerbitzu publiko bat
kentzen zaie.
Horietako herri askotan, dagoen zerbitzu eta eraikin publiko bakarra edo ia
bakarra da liburutegia. Liburu eta bestelakoak alokatzearekin batera,
komunitatea sortzen duten lekuak dira liburutegiak. Bizilagunak ikusi edo
hoztuta zaudenean babesteko txokoa.
John steinbeck esan zuen herri bateko kultura, herri horren liburutegi
publikoko liburuek daukaten hautsa neurtuz kalkulatu daitekela. Ez
dezagun kultur esparruan atzerapausurik eman.