CREENAko zuzendaritzak bere dimisioa aurkezku du. Besteak beste, Hezkuntza Departamentuak Alegria Fundazioarekin sinatutako elkarlanak hezkuntzaren pribatizaziorako bidea irekitzen duelako. Txalotzekoa da zuzendaritza honek adierazitako profesionaltasuna. Eskaintzen duten zerbitzu publikoa arriskuan ikusterakoan beste alde batera begiratu ez dutelako.
Zentzu horretan, duela gutxi Lanbide Heziketan izan diren hiru greba egunetan salatu den aspektuetako bat hori izan da, hain zuzen ere: enpresa munduaren gero eta presentzia handiagoa eta hezkuntza kapitalismoaren interesei bideratzea, besteak beste.
Bitartean, Nafarroako aurrekontuek UNESCOk gomendatzen duenatik urrun jarraitzen dute. Hezkuntzara BPGaren %6koa izan beharko lukeen inbertsioa ez da %4ra ere iristen.
Berriz ere ikusten da austerizidioan oinarritutako politika hauek zerbitzu publikoen pribatizazioa dutela helburu. Jarrai dezagun zerbitzu publikoen defentsan, erasoak datozen lekutik datozela ere.