Haiek ere izena zuten

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza


Duela egun batzuk arte, bai zuetako askorentzat, baita niretzat ere, Lucia Topolansky
izena ezezaguna zen. Nahiz eta bera Tupamaro Nazio Askapenerako Mugimenduko
militantea izan, 1972ko estatu-kolpean espetxeratua ez ezik torturatua ere izan, Herri
Partaidetzarako Mugimendua alderdiaren sortzailetako bat izan eta Uruguaiko
errepublikako senatari zein presidenteorde gisa karguak izan. Lucía beste pertsona baten
bikotea izateagatik da ezaguna.
Orain konturatzen ari zaretela, bai, bera Pepe Mújicaren emaztea zen, eta denok galdetzen
diogu gure buruari zenbat Lucía egon ote diren historian zehar.
Emakumeok historian izan dugun ezabaketa ez da kasualitatea. Sistema honek gauzatu
duen ariketa kontzientea da gutaz ez hitz egitea, gure ahotsak ez entzutea edo gutxiestea,
gure bizipenak ez dokumentatzea edota erreferente ez bilakatzea.
Erreferenteak behar ditugu, zaharrak eta berriak; sindikalismoan, etxebizitza-
mugimenduetan, gazte-erakundeetan, gaztetxeetan, jai-batzordeetan, arrazakeriaren
aurkako taldeetan, eta nola ez, disidentzia guztietan.
Historiak haien izenak ahaztu ez ditzala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!