Justiziak Osasunbidea zigortu du eraso sexuala jasan zuen langile bat babesgabe uzteagatik.
Gogoan izan behar da langile hau sexu-eraso baten biktima izan zela 2022.urtean Nafarroako
Ospitalean egitenn zuen lanaldiaren amaieran. Eta ordutik, biktimak trauma osteko estresaren
nahasmendua eta antsietate depresio sintomak dituela.
Langileak Osasunbideako azpikontrata batentzat egiten zuen lan eta epaiak azpimarratu du sexu-
erasoa Nafarroako Ospitaleko instalazioetan gertatu zela, beraz, azken horren ardura dela.
Azpikontratazioan genero arrakala agerikoa bada soldatetan, are kezkagarriagoa da segurtasun
neurriei dagokienez. Kasu honetan, langileek ez zuten aldagelarik edo bestelako gelarik arropa
segurtasunez janzteko.
Sententziak erakusten du azpikontratetako prekaritatea eta genero-arrakala administrazio
publikoaren erantzukizuna direla. Eta berresten du, bide batez, genero ikuspegiarekin lan
ezbeharren aurka borrokatzeko beharra.