Zorra hasiera-hasieratik erreinuak, inperioak eta herrialdeak menderatzeko tresna gisa erabili izan da. Antzinatik, zordunek era batera edo bestera jasan dituzte zorpetzearen ondorioak, gerra konkista eta espoliazio moduan. Erdi Aroan, funtsezko elementu izan zen eta kapitala metatzeko jatorrizko moduetako bat. XIX. Mendean ere paper garrantzitsua izan zuen eta ezinbestekoa izan zen potentzia kapitalista nagusien politika inperialistan.
Gaur egun, zorrak garrantzi berezia du. Gogora dezagun pandemiak osasun sistema kolokan jarri zuela eta baliabide ekonomikorik eza agerian geratu zela. Zorpetzea izan zen gobernuek krisiaren ondorio negatiboak murrizteko hartu zuten aukera. Garai horretan, Europar Batasunak Karta bat gordetzen zuen mahukan: Europako Funtsak. Espainiako Estatuari dagokio jasotako funtsen %70a itzultzea, 100.000 milioi euro. Gainera, kontraprestazioak eskatu dio Espainiako gobernuari: pentsioen eta lan erreforma, besteak beste.
Zorra eztabaidaren erdigunean jarri behar da. Bigarren maila batean utzi den hau, ezkerreko diskurtso politikoaren elementu nagusietariko bat izan beharko luke.