Soldatak izoztuak eta prezioek modu harrigarrian gora

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2024ko ots. 15a, 13:13

Soldatak izoztuak eta prezioek modu harrigarrian gora egin duten momentu honetan, biztanleria osoaren erosahalmena erabat murriztu. egin da, baina bereziki errenta baxuenek nabaritu dute. Testuinguru honetan, soldaten aurkako borroka errealitate hutsa da, inork ezin du ukatu edo zalantzan jarri.

Emakume eta gizonen arteko soldata arrakala begibistakoa da. Eta bi horien arteko soldata ezberdintasuna, neurgarria. Emakumeen soldataren batez bestekoa 22601 eurotakoa den bitartean, gizonena 29476ekoa da. Horrek esan nahi du 6875 ezberdintasuna dagoela,  %23,3ko arrakala. 

Pentsioetaz ari bagara, 1080 eurotara iristen ez direnen pentsioen %70a emakumezkoenak dira.

Horrekin jarraituz, pertsona migrante eta ez-migranteen arteko soldatek ere pentsatzeko ematen dute. Lehenengoek 26845eko bataz besteko soldata duten bitartean, migranteek gutxi gorabehera erdia jasotzen dute, %47,7 gutxiago, zehazki. Hau da, 14.033 euro batez beste.

Errealitate honi aurre egiteko, beharrezkoak dira KPIaren araberako soldata igoerak, gutxienez, eta 1400 euroko gutxieneko soldata ezartzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!