Negoaziazio kolektiboaren estatalizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2024ko urt. 18a, 15:53

Azken egunetan, eztabaidagai izan dugu lan baldintzak non negoziatu behar diren. Espainiako Kongresuan Hego Euskal Herriko langileentzat oso garrantzitsua den neurria bertan behera geratu da. Hain zuzen ere, Espainian sinatzen diren hitzarmen txarrak Euskal Herrian hobetzeko aukera.

Hemen sinatutako hitzarmenek lehentasuna izatea euskal langileen borroken eta greben emaitza izan zen. Izan ere, hitzarmen bat zein mahaitan negoziatzen den (Nafarroan ala estatuan) dirudiena baino askoz erabakigarriagoa da, arrazoi batengatik : Nafarroan negoziatzen diren lan-baldintzak beti (ez dago salbuespenik) hobeak izaten dira estatu mailan hitzartutakoak baino.

Hemen aplikatzen diren hitzarmen estatal txar askoren adibideak ditugu. Jatetxe-markenak, Telepizza, Burger King eta McDonald's bezalakoei eragiten die eta 15100 euroko soldata jasotzen du urte osorako, 1800 orduko jardunaldiarekin batera. Jardunaldi berberarekin, laguntza zerbitzuen hitzarmena dago, lanbidearteko soldata minimoa ezartzen duena.

Kimiketako sektorekoa ere aipatu genezake, non langileek azken urteetan eros ahalmenaren %10 galdu duten. Prekarietatearen sinonimo ere da barazki - kontserben sektorea, non langileek soldata minimoarekin bizi diren.

Horregatik eskatu behar diegu EAJ eta EH Bilduri hemengo lan-hitzarmenen lehentasuna ezinbesteko gai izan dadila. Nafarroako langileok izan dezagun horiek baldintzatu eta hemen greba egin edota mobilizatzeko aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!