Urriaren 30ean grebara ehungintzan!

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2023ko urr. 26a, 15:48

Ehungintzaren sektoreko hitzarmenak Nafarroan 1.500 langile baino gehiagori
eragiten die, gehienak emakumeak eta orokorrean lanaldi partzialeko
kontratuekin. Lan-baldintzak ez dira aldatu 2009.urtetik, nahiz eta sektoreko
enpresek milioi askoko irabaziak izan. Soldata baxuak dituen esparru honetan,
erosteko ahalmenaren galera ia %25ekoa da azken urteetan.
Orain patronalak, Inditex taldearen gidaritzapean, Estatuko hitzarmen bat
negoziatu nahi du sektoreko langile guztientzat. Hitzarmen horrek ez du,
inondik inora, galdutako erosteko ahalmena berreskuratuko. Aurreikusi
dezakegunez, ezarriko diren soldatak Estatuko hitzarmeneko 17000 euroetatik
askoz hurbilago egongo dira HetaM La Moreako langileek, 9 hilabeteko
grebaren ondoren, irabazten dituzten 21000 euroetatik baino.
Nafarroan bizi gara eta hemen lan egiten dugun heinean, hitzarmena hemen
negoziatzeko eskatzen dugu. Horregatik, urriaren 30ean greba deituta dago
ehungintzako sektorean, HEHko gainerako lurraldeekin batera.
Sektoreko langileek hitzarmen duina irmo aldarrikatzen dute, azken aldian egin
diren borrokek frogatzen duten bezala. Horregatik, hurrengo aste eta egunetan
borroka eta greba egun gehiago etorriko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!