Soldata arrakala garbituko dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2023ko urr. 16a, 08:31

“Emakume zarete, horixe da tokatzen zaizuena”
“Berdina kobratuko luke gizon batek ere”
“Zuek beti horrekin bueltaka”
“Ez dago soldata arrakalarik”

Horrelako hitzak entzuten ditugu emakumeok lan hitzarmenen negoziazioetan soldata arrakala mahaigaineratzen dugunean. Hego Euskal Herrian soldata arrakala %25ekoa izanik, nola izan liteke hori naturala? Naturaltzat eman nahi zaiguna erabaki politiko eta enpresarialen ondorio da. 

Azken urteetan, garbikuntzako sektorea izan da soldata arrakalari aurre egiteko estrategia nabarmena martxan jarri duen sektoreetako bat. Hori aztertzeko, kale garbikuntza eta bulegoetako garbikuntzako soldaten artean konparaketa egin ohi dugu. Lehenengoa maskulinizatutako langileria da eta bigarrena, feminizatua. 

Gipuzkoako garbikuntzan %20ko soldata igoerak lortu dute langileek 5 urteko borroka eta gero. Eta soldata arrakala erdira murriztu dute. 

Nafarroan, aurten negoziatu behar da lokaletako garbikuntzako hitzarmena. Duela bi urte bertan behar uzti zuten greba eta gero, soldata arrakalaren gaia inoiz baino biziago jarraitzen du. 

Modu orokortuan subkontratazioa nagusi den sektore honetan, administrazioak interpelatuko ditugu, haien ardura hartzea eskatuz.

Soldata arrakala garbituko dugu!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!